ARTEA

“Kolorez lanbide”, Miguel Angel Euguiren margolan errealistak Atarrabian ikusgai

Miguel Angel Eugui Pastorren (Atarrabia, 1950) Kolorez Lanbide margolan lagin berria ikusteko aukera izango da bihar, urriak 16, eta azaroaren 8ra bitarte izango da zabalik, Atarrabiako Kultur Etxean.

Giza irudiaren eta natura hilaren generoetan esploratzen jarraituz burutako obren aukeraketa bat egin du artistak, errealismo handiko margolanak. Hala, bere margolanetan oinarritutako erretratuetan, euren alderdi fisikoa baino, sentsazio psikikoak dira artistak islatu nahi dituenak, artistak berak aditzera eman duen moduan, “emozioak eta sentipenak”. Bere esanetan, “margolanek sentipenak mugiarazten dituzte edo margolan estetizistak dira”.

Abstraktua, espresionismoa edo arte kontzeptuala gutxietsi gabe, genero figuratiboa lantzen du, trebetasun handia eskatzen duena.

Erakusketa, astelehenetik ostiralera bitartean ikusteko aukera egongo da, 18:00-21:00etarako ordutegian.

l

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button