IKUS-ENTZUN

“Korterraza Araba” ekimenaren aurtengo edizioa amaitzear

Aurtengo Korterraza Arabak 41 herritara heldu da eta 50tik gora proiekzio eskaini ditu. Azken bi saioak asteburu honetan izango dira. Korterraza Arabako emanaldietan parte hartuko duten ikusleek Korterraza Araba Saria eta Korterraza Araba Txiki Saria ere aukeratu ahal dituzte.

Lehiaketara 1000 lan baino gehiago jaso ziren eta horietarik batzuk aukeratu dira hainbat herritan emanaldiak burutzeko, eta hala, irailaren 8ra arte, honakoa herriak bisitatuko ditu ekimenak: Aramaio, Langarika, Erentxun, Orbiso, Burgelu, Maeztu, Murgia, Narbaiza, Durruma, Etura, Gebara, Legutio, Okondo, Loza, Urizaharra, Gesaltza Añana, Alegria-Dulantzi, Bernedo, Berantevilla, Ocio, Zabalate, Bastida, Agurain, Araia, Amurrio, Komunion eta Larrazubi.

Asteburu honetan Korterraza Araba ekimenaren azken saioak izango dira Amurrio eta Ulibarri-Ganboa herrietan.

Programatutakoaren zerrenda hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button