IKUS-ENTZUN

Kolonbiako narkotrafikatzaileen eta komunitate indigenen talkaz, FAS Zineklubean

Ciro Guerra eta Cristina Gallego zuzendari kolonbiarren  Pájaros de Verano (2018) izeneko filma pantailaratuko dute gaur berton, urriaren 22an, FAS Zineklubean. Ohi den bezala, Bilboko El Carmen aretoan izango da emanaldia, 19:45ean.

Kolonbiako narkotrafikatzaileen jatorriaz, egiazko gertakari bat kontatzen du:  “70eko hamarkadan, Ipar Ameriketako gazteak droga kontsumitzen hasten dira kultura hippiaren eta Vietnamgo gudulari ohien eraginez. Ondorioz, Guajirako nekazariek beren laboreak aldatzen dituzte aberastasun nahiak bultzatuta. Wayuuen familia batek buruzagitza hartzen du korapilo ekonomiko gero eta handiagoan”. Ez dira komunitate indigenak idealizatzen baina haien printzipioak akabatuko dituen fenomeno batekin nola talka egiten duten da azpian duen argumentua.

Filma kontakizun etnografiko baten gisara hasten da, eta droga trafikoko borrokekin amaitzen da, gansterren filmen estilora. Kontakizuna kantuka dago egituratua, era linealean gertatzen diren pasarteetan. Oso ongi landutako istorioa da, eta bisualki indartsua; paisaia erakargarriak ditu, eta antzezpen bikainak Carmiña Martinez, Jose Acosta, Natalia Reyes, Jhon Narvaez, Greider Meza, Jose Vicente Cote eta Juan Bautista Martinez aktoreen eskutik.

Pelikulak, 2019ko Platino Sarietan, zuzendaritza artistikorako 6 izendapen jaso ditu; 2018ko Ariel Sarietan pelikularik onena saria; eta 2018ko Fenix Sarietan musika, film eta antzezpen  onenaren 9 izendapen eskuratu zituen.

Informazio osoa duzue, FAS Zineklub web atarian.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu