IKUS-ENTZUN

“My French Film Festival”, BilbaoArten

BilbaoArteren eta Bilboko Frantziako Institutuaren arteko elkarkidetzari esker, eta honakoan, Frantziaren jaiegun nagusia uztailak 14a dela aprobetxatuz, uztailaren 10etik 14ra, BilbaoArteko zine aretoan My French Film Festival izeneko zine zikloa programatu dute. Lan guztiak jatorrizko bertsioan eta gaztelerazko azpitituluekin pantailaratuko dira. Sarrera librea izango da.

Diogun bezala, gaur bertan abiatuko da zikloa Emmanuel Finkiel zuzendariaren Je ne suis pas un salaud filmarekin. Biharko saioan, film sorta bat eskainiko dute: Violence en Réunion (Karim Boukercha), Le chair et les volcans (Clémence Demesme), Le dernier des céfrans (Pierre-Emmanuel Urcun), La Convention de Genève (Benoît Martin), eta Maman(S) (Maïmouna Doucouré).
Uztailaren 12an, hiru film interesgarri pantailaratuko dituzte: La Bande À Juliette (Aurélien Peyre), Un Grand Silence (Julie Gourdain), eta 1992 (Anthony Doncque). 
Ostegunean, Sébastien Marnier zuzendariaren  Irréprochable filma emango dute, eta azkenik, barikuan, beste film sorta bat programatu dute honako lanekin: À la mémoire du rock (François Reichenbach), L’amour existe (Maurice Pialat), Foutaises (Jean-Pierre Jeunet), Tous à la Manif (Laurent Cantet), eta Tous les garçons s’appellent Patrick (Jean-Luc Godard).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button