ARTEA

Koldo Orue argazkilariaren “Rockanrola”

Koldo Orue argazkilariak Rockanrola izenburuko erakusketa jarri du, Bilboko Somera kalean dagoen K2 tabernan; erakusketa ikusgai izango da uztailaren 17ra arte. Oruek rock estiloko kontzertuetan egindako irudiak paratu ditu.

Gazte hasi zen Orue rock estiloko kontzertuetara bere kamera eramaten; horretarako, behin erabili eta gero zakarrontzira botatzen diren kamerak erabili zituen. Denborak aurrera egin ahala, reflex kamera eskuratu eta kalitate handiagoko argazkiak egiteari ekin zion.

Harrezkeroztik makina bat hedabidetan argitaratu ditu bere irudiak; tartean, AEBetako Premier Guitar aldizkarian eta Gara egunkarian. Egun, Musika Zuzenean, This is Rock eta Entzun!-eko kolaboratzailea da.

Horretaz gainera, hainbat talderen diskoetarako ere egin ditu argazkiak: Motorsex, Positiva, Juke Box Racket…

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button