Nontzeberri

Koldo Izagirre idazleak “Bertsoaren harria” argitaratu du

Bertsolariak ere harri, burdin eta brontzezkoak dira, eta Euskal Herrian barreiaturik daude forma horretan. Bada, Koldo Izagirre idazleak Lankuren eskutik plazaratu duen Bertsoaren harria obraren bidez ahotsa eman nahi izan die, eta 21 monologo osatu ditu.

Asteasun Pello Errota, Leitzan Lasarte, Hernanin Txirrita, Oiartzunen Uztapide, Ahetzen Mattin, Bilbon Balendin Enbeita… Hogeita bat bertsolari dauzkagu Euskal Herrian zehar utziak, mutu, eta horiexek ezagutzeko modu berezia erabili du idazleak.
Testuak eta argazkiak nahasturik “Koldo Izagirrek eskea egin die eta harriok, brontzeok, burdinok hizketan jarri zaizkio: hogeita bat monologo harro, gozo, haserre, apar.”

Lankuren hitzetan, “ahots anitzez, hari finez jositako narrazio zoragarria dugu Bertsoaren Harria. Bertsolaritzaren historia puska bat irudiz, bertsoz, gogoetez, istorioz eta fikzioz. Ikuspuntu berria, liburu bakana, edizio berezia”.

Berria egunkarian agertu ziren testu batzuk; honakoa ere bai:

MUNDUA ETA BIOK

Askotan edozein gauzagatik negarrez egongo naiz, eta gustura. Hitzez ezin esana adierazten du negarrak.

Eskolarikan ez genduen ta bi anai ere hil zian,
baserrian ta lan egiteko inor ez zegon etxian.
Neke azpian ibilia naiz gazte denbora guzian,
zenbait bezela ez naiz egona Jaungoikoaren grazian.

Bertsolaria izan ez banintz, zertarako beharko ote ninduen munduak ni?

Exit mobile version