ARTEA

“Ekinean ibiltari”, esku-hartze artistikoa Araban

Artiumek eta Arabako Foru Aldundiak sustaturiko Ekinean ibiltari programaren barruan zortzi proiektu aurkeztu dira esku-hartze artistikoak egiteko berreskuratutako hainbat esparruetan.

Tabakalerako Ane Rodriguezek, Azkuna Zentroko Fernando Perezek, Montehermosoko Kulturuneko Araceli de la Horrak, Artiumeko Enrique Martinez Goikoetxeak eta Arabako Foru Aldundiko Enrique Uriartek osatu dute epaimahaia.

Ekinean Ibiltari proiektuaren xedea, besteak beste, “ezohiko esparruetan jarduera artistikoa garatzea, bertako sorkuntza bultzatzea eta sorkuntza eta gogoeta garaikidea Arabako gizartearengana hurbiltzea da, landa ingurura, bereziki. Zuhatzu Kuartangoko bainuetxea, Garaioko San Esteban eliza, Vasco-Navarro trenbidearen Atauriko tunela, eta Nerbioi ibiaren Laudio eta Amurrio arteko parke lineala dira aurrez hautatutako kokaguneak”.

Aurkeztutako proiektuek ondoko baldintzak bete behar izan dituzte, besteak beste: “sorkuntza garaikidearekin lotuta egotea, gutxienez hiru artistaren parte-hartzea izatea, hautatutako lekuetako testuinguru soziokulturalarekiko topaketa eta bitartekaritza ekintzak proposatzea eta esku hartuko den guneetako eta aldirietako ingurumenaren, arkitekturaren eta ondarearen osotasuna errespetatzea. Proposamenetan aintzat hartu behar dira berdintasun printzipio eta politikak eta emakumeak artearen esparruan ikusgarri egitekoak”.

Uztailaren 27an jakinaraziko da epaimahaiaren ebazpena.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button