ARTEA

Koldo Badilloren argazkiak, kaosetik labirintura

Koldo Badillo (Orduña, 1958) argazkilariak Del Caos al Laberinto erakusketa paratuko du, ostiralean, azaroak 21, Gasteizko Araba Aretoan; erakusketa zabalik egongo da abenduaren 10era arte.

Orduñarra aditua da natura-inguruen argazkiak egiten, izan ere, argazkilaria erabat maiteminduta dago naturarekin, eta amodio hori argazkilaritzaren bitartez azaltzen du. Horrekin batera, bidaia-erreportajeak ere egiten ditu.

Hainbat sari jaso ditu argazki-lehiaketetan, eta banakako makina bat erakusketa egin ditu hemen eta kanpoan; tartean, Bilbo, Madrid, Donostia, Valladolid, Zarautz eta Iruñean.

Paisaian espezialistak diren argazkilarien PortfolioNatural.com webgunearen sortzailea da, eta bere bidaia-erreportajeak argitalpen askotan plazaratu dira: Euskalherria, Pirineos, Viajes y vacaciones, De viajes edo National Geographic V.

Badillok telebistan egiten du lan, ETB eta Tele 5 telebista-kateetan, batik bat: kamera, kameren kontrola eta errealizadore.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button