BESTELAKOAK

Joxe Migel Barandiaranen jaiotzaren 125. urteurrena

Bilboko Udal Liburutegi Sareak Joxe Migel Barandiaranen jaiotzaren 125. urteurrena ospatuko du, arkeologiari eta historiaurreari buruzko hitzaldi birekin. Joxe Migel Barandiaranek Euskal Herrian egin diren ikerketa arkeologiko eta etnografiko gehienak egin zituen. Berak dira Mitología Vasca, El mundo de la mente popular vasca edo Historia comparada de las religiones.

Hitzaldiak Joseba Ríos eta Diego Garate ikerlariek emango dituzte, otsailaren 19an eta 26an, hurrenez hurren, arratsaldeko 19:00etan, Deustuko eta Begoñako liburutegietan.

Lehenengo topaketa ostegun honetan izango da, 19:00etan, Deustuko Udal Liburutegian. Bertan, Joseba Ríos ikerlariak Bizkaian bizi izan ziren Neandertalei buruz hitz egingo du. Joseba Rios Arlanpe (Lemoa) edo Axlor (Dima) bezalako aztarnategietako indusketa proiektuen zuzendaritzan aritu da, eta une honetan Aranbaltzako (Barrika) aire zabaleko aztarnategiko indusketak zuzentzen ari da.

Hurrengo egunean, otsailaren 26an, 19:00etan, eta Begoñako Udal Liburutegian, Diego Garate gaur egungo giza espeziea den Homo Sapiensari buruz mintzatuko da. Diego Garate arkeologoa da, eta Bizkaiko Arkeologia Museoan egiten du lan, Bilbon. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button