ESZENA

“Koka-kola eta barea” antzezlana Barakaldon

Barakaldoko Sasiburu elkartekideek Koka-kola eta barea antzezlana antolatu dute biharko ostegunerako, otsailak 26, arratsaldeko 19:30ean, San Bizenteko kultur etxean. Ekintza hau Euskara Elkarteen Topagunekoen laguntzaz eta Korrika kulturalaren barruan martxan jarriko dute.

Ray eta Nik  (edo nahiago baduzue, Ramon Agirre eta Inazio Tolosa) artisten pasadizo berriak kontatzen dituen ikuskaria da Koka-kola eta barea, non Ez dok Amairu berpiztuko duten. Zuzendari lanetan Asier Sota ibili da, eta gidoia Xabier Etxaniz Rojo idazlearen esku egon da.

 “Ez Dok Amairuren argazki ofizialean ez dira azaltzen. Baina Ray eta Nik showman paregabeek bere lekua merezi dute Euskal Kantagintzaren Olinpoan. Leku hori berreskuratzera etorri dira euren memoriak jasotzen dituen Urrutiko Intxaurrak! Best-sellerra besapean hartuta. Bada, inor gutxik badaki ere, Ray eta Nik  han zebiltzan, artista handi haien artean, bileratan, entsaiotan, afaritan… Bai, bai, Mikel Laboa, Xabier Lete, Lurdes Iriondo, Benito Lertxundi eta enparauekin. Edo hala diote behintzat…”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button