ESZENA

Koblakari taldearen zirko, malabar eta beste

Campos Antzokiak Kukutza gune alternatiboaren baitan sorturiko Koblakari taldearen zirko, malabar eta umorez beteriko ikuskizun berria eskainiko du irailaren 27tik 29ra.

Koblakariak 2013 izeneko ikuskizun berri honetan, gaurko egunetan bizi ari garen krisialdi ekonomiko eta sozialaz mintzatzen da, eta hein berean, zirkoa, malabareak eta umorea ezinbesteko tresna komunikatibotzat jotzen dira. Xabi Larrea koblakariak esan duenez, ikuskizun honek “krisi garaian gaudelako hain zuzen ere, mugikortasun ezari uko egiten dio, inoiz baino gehiago sormenaren aldeko apustua beharrezkoa delarik”.

Bilboko gunea aukeratu dute Kukutzaren baitan horrenbeste lan egin zuen taldeak 2013an Estatutik barrena eta Europan zehar egingo duten birari hasiera emateko.
Elkartasuna eta lankidetzaren baloreak aldarrikatu nahi dituzte, bide batez, taularatuko duten muntaiarekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button