ESZENA

“Gaueko Enziklopedia Koxkorra” eszena-lana, Oñatin

Adin guztientzako ikuskizuna da Oñatiko Santa Ana antzokian, igande honetan, 2 Princeses Barbudes taldeak aurkeztuko duen Gaueko Enziklopedia Koxkorra eszena-lana.

Helena Casas eta Marc Marcé kataluniarrek osaturiko musika taldea da 2 Princeses Barbudes, eta orokorrean haurrentzako eta familientzako ikuskizun bereziak eskaintzen ditu, eta bertan, pilarik gabeko jostailu-tresnekin egiten dute musika. “Familia osoarentzako musika-ikuskizunaren formatua du disko honek, clown, objektuen antzerki eta ikusizko poesia ukituekin”.

Euskararekiko maitasuna aspalditik datorkio Helena Casasi, izan ere, euskara ikasi zuen Bartzelonako Hizkuntz Eskola Ofizialean Ainhoa Aranburu irakasle zuela; Aranburuk, hain justu, egokitu ditu Gaueko Entziklopedia koxkorra proiektuaren hitzak. “Abentura honetan Ainhoa bihurtu da hirugarren printzesa bizardun”.

Horretaz gainera, taldeak Maialen Lujanbio eta Joseba Tapiaren laguntza ere izan du. Lujanbiok Ondo lo egin doinua idatzi du, eta Tapiak, berriz, abestu. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button