Nontzeberri

Klown ikastaroa, Aian

Virginia Imaz Quijera klown ikastaroa gidatuko du uztailaren 27an Aia herriaren inguruetan dagoen Artaunsoro aterpetxean. Tailerra diziplina hori ezagutu nahi dutenei edo klown esparruan eskarmentu dutenei zuzenduta dago.

Norberak barruan daraman klowna ateratzea da ikastaroaren xedea. Horretaz gain, partaideak dibertitu egingo dira, entzutea hobetzen duten bitartean. Era berean, bertaratuek inprobisatzeko baliabide gehiago jasoko dituzte.

“Norberaz barre egitea ezinbestekoa da bidaia honetan, gure eguneroko keinuekin umorea egitea, obsesioak, maniak, desioak, beldurrak…”.

Ikastaroak, halaber, partaideen berrezte emozionalerako gonbitea luzatu nahi du, emozio biologikoak eta kulturalak bereiziz: “sentitzen duguna ez dela egokia esaten duen gezurra desaktibatzeko, eta barre egiten eta eragiten duen gorputza ospatzeko”.

Exit mobile version