ESZENA

Klown berriaren laborategia

Kalekak, Lekeitioko Nazioarteko Kale Antzerkiak, arte eszenikoen arloko amateur zein profesionalentzat zuzenduta, tailer bat abiaraziko du. Rui Paixao, gaur egungo Europako eszenako pailazorik transgesoreetako batek zuzenduko du.

Kaleka antolaturiko tailerra honetan datza: “Omnium Estatua, gaur egungo klown munduan gogoeta eta esperimentazio espazio bat irekitzeko helburua duen laborategi bat da. Pailazoa barruko esentzia da, funtsezkoa eta berezkoa dena. Denaren erroan ezkutatuta dagoena eta beti berdina dena. Ez da inoiz aldatzen, baina milioika modu desberdinetan agertzen da maiztasun ezberdinetan, estatu ezberdinetan. Pentsamendu horrekin bat eginda, nahitaezkoa da izaki primitibo hau bilatu eta probokatzeko. Laborategi hau, taldean  bilaketa burutzeko aukera izango da arau eta helburu zehatzik gabeko ingurune batean. Parte-hartzaileei clown-ak gaur egunean duen presentzia artistikoa eta garrantziari buruzko ikerketa sakona eta erreboltaria egiteko aukera eskainiko zaie”.

Bost orduko iraupeneko tailerra antolatu da, eta hiru zatitan banatuko da: prestakuntza, maiztasun psikologikoa, eta jokoa.

Informazio guztia hemen duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button