IKUS-ENTZUN

Klima aldaketaren inguruko jardunaldiak, Nafarroan

Irailean eta urrian, Nafarroako hiriburuan, Klima Aldaketari egokituta titulupeko jardunaldiak abiatu dira, eta bertan oihana, biomasa, uraren kudeaketa, turismoa, bioaniztasuna eta klima aldaketa gaiez jardun dute hainbat astez, hainbat adituk.

Gaur berton, jardunaldi horien ateak ixteko, Demain (Cyril Dion, Mélanie Laurent) dokumental zientifiko arrakastatsua  pantailaratuko da Golem Bayona zine aretoetan, 19:00etatik aurrera.

Filmak oinarrizko mezua botatzen digu: gure ohiturak aldatzen ez baditugu, munduko ekosistemak suntsituko dira hainbat urteren buruan. Krisialdi ekologikoa, ekonomikoa eta politikoaz jarduten duen filmak arrakasta handia eskuratu zuen Frantzian, Belgikan edota Suitzan.

Obra honetan, katastrofismotik ihesi, munduko hainbat ekintzailerekin bildu ostean irtenbide zehatzak proposatzen dira, eta bazter horietan beste mundu posible bat delako lerro-burua aldarrikatu egiten da. Mundu berri hori maila apalean eraikitzen ari da energia, hezkuntza eta demokraziari dagokionean.

Ikusi trailerra, interesgarria da oso.

MAÑANA (DEMAIN) Tráiler from CINEYMAX.COM on Vimeo.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button