LITERATURA

Klasikoen VII. irakurketa jarraitua datorren astean

Urtero, Bilbo Zaharra euskaltegiak, euskaltegiko ikasleek urtean zehar egindako ahalegina aintzat hartu eta omentzeko, bai eta irakurtzeko zaletasuna sustatzeko ere, Klasikoen Irakurraldia burutu ohi du Arriagan Antzokian.

Aurten Gabriel Arestiren Harri eta Herri izango da omendua. Bilbo Zaharra Euskaltegiak urte bakoitzean dagokion liburuari buruzko Forum zikloa ere antolatzen du, eta horrela, maiatzaren 20tik 23ra, Harri eta Herrik 50 Urte programaren baitan, hirugarren hiruhileko honetan hainbat ekimen atondu ditu, Arriagan jarriko den karpa handi batean.

Hala, maiatzaren 20an, 2.0 gunea martxan jarriko da. Geroago, 19:00etan Harri Eta Herri erakusketaren inaugurazioa izango da.
Horren ostean, 19:15ean Gabrielen lekua sentikaria eskainiko da. Gabriel Arestiren pertsona, pentsamendua eta lana gaur egunera ekartze aldera, Gabrielen lekua sentikaria sortu dute hainbat sortzailek Gabriel Aresti Kultura Elkartearen ekimenez. Urrian estreinatu zuten ikuskizuna, eta herriz herri taularatzen aritu dira.

Asteazkenean, maiatzak 21, 10:00etan, Klasikoengana hurbiltzeko Literatur Tailerra zuzenduko du Yolanda Arrietak. Egun horretako protagonista Bernardo Atxaga izango da. Idazleak eskainiko duen hitzaldian, Arestiri buruzko pasadizoak eta bizipenak izango ditu mintzagai.

Ostegunean, maiatzaren 22an, Klasikoen VII. irakurketa jarraitua abiatuko da goizeko 08:00etatik aurrera.

Azkenik, maiatzaren 23an, 10:00etatik aurrera, Bego Alabazanen eskutik, zazpi urtetik gorakoentzat ipuinak entzuteko abagunea egongo da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button