IKUS-ENTZUN

“Kirolene Film 2020” lehiaketan film laburrak jasotzeko epea zabalik

Kirolene Film Fest jaialdia maiatzaren 27an, 28an eta 29an izango da aurten. Bertan erakutsiko diren lanen zain daude orain antolatzaileek, izan ere, esparru naturalean egiten diren kirolen zinemaldiaren III. edizioa prestatzen ari dira. Lanak aurkezteko azken eguna maiatzaren 7a izango da.

Jaialdian “naturan kirola egiten dutenen ekoizpen propioa bultzatu, ingurugiroarekiko errespetua eta kirolaren baloreak zabaldu, euskarazko lana indartu, desgaitasunen bat duten kirolariei lagundu eta emakumezkoen eta gizonezkoen artean aukera berdintasuna bermatu” nahi da. Hori dela eta aurten, sari  berezia emango zaio naturarekiko errespetua ondoen azaltzen duen film laburrari.

Lanen artean honakoak sarituko dira: eskiko film laburrik onena; snowboardeko film laburrik onena; mendi eta eskaladari buruzko film laburrik onena; ur kirolen film laburrik onena; eta esparru naturalean egindako beste kirol batzuen film laburrik onena (parapentea, mendiko bizikleta, piraguismoa…).
Antolatzaileek kontuan ere hartuko dituzte film labur inklusiborik onena, euskarazko film laburrik onena, emakumezkoek egindako film laburrik onena, eta naturarekiko errespetua ondoen erakusten duen film laburra. Film irabazleen erakustaldia eta sari banaketa maiatzaren 29an egingo  dira Durangoko San Agustin Kultur guneko areto nagusian.

Informazio osoa lehiaketaren web orrian ikusgai.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button