LITERATURA

Abenturari eta literaturari buruzko saioa, “Eztabaidak literaturarekin” programan

Bilboko Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan, ohi den bezala, Eztabaidak literaturarekin izeneko saioak burutzen dira letrak eta beste zenbait diziplina lotuz, edo literaturaren genero batean zentratuz, genero horretan sakonduz, topaketa bakoitzera gonbidatutako pertsonekin jende aurreko solasaldiak eginez.

Gaurko saioan (apirilaren 17an), Miguel Sanchez eta Miguel Gutierrez Garitano idazleak elkartuko dira. La aventura de la literatura izenburua izango duen topaketa Xabier Bañuelos kazetariak moderatuko du, eta “abenturan zentratuko da, hitzaren esanahi zabalean, irakurketaren eta idazteko ekintzaren beraren bitartez”.

Sanchezek ibilbide luzea darama literaturaren eta ikerketaren munduan, eta Miguel Gutierrez Garitano bizkaitarrak, berriz, espedizioekin eta bidaiekin erlazionatutako jarduera emankorra izan du. Horretatik sortu dira hamaika liburu eta erreportaje. “Biek abentura kontzeptuan sakonduko dute, hitzaren esanahi zabalenean, liburu bilakatzen diren bizipenetan, eta baita irakurketak sortzen dizkigun mota guztietako abenturetan ere”.

Zuzenbidean lizentziatua, Miguel Sanchez-Ostiz (Iruñea, 1950) Kritikaren Sari Nazionala 1998an izan zen, bai eta eta Euskadi Literatur Sariduna ere, 2010ean, Saiakera modalitatean, Sin tiempo que perder lanarengatik. Miguel Gutierrez Garitano (Galdakao, 1977), berriz, historialari, idazle, erreportari eta esploratzailea da. Hainbat liburu idatzi ditu, horien artean: La aventura del Muni (Camino del Cid 2011 saria), Apuntes de la Guinea edo Doctor… Supongo. La Exploradora Geografia Elkarteko presidentea izateaz gain, Manuel Iradier Afrikaren aldeko Elkarteko eta Espainiako Geografia Elkarteko kidea da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button