BESTELAKOAK

Kirolaren une gorenak argazkitan

Elgoibarko Ongarri Argazki Taldeak Pedro Luis Ajuriaguerra Saiz (Muskiz, 1974) argazkilariaren Feel the Sport izeneko erakusketa abiatuko du gaur, hilak 13, bertako Kultur Etxeko erakusketa gelan. Irailaren 28ra bitartean, kirolak utz ditzakeen unerik ikusgarrienak begiztatu ahalko dira. Guztira 22 argazki egongo dira Dibond aluminioan jarrita zaleen begien aurrean.

Pedro Luis Ajuriaguerra modu autodidaktan hasi zen argazkilaritzaren munduan, baina ibilbide sendoa garatu du. Horretaz gain, ia mundu osoko erakusketetan hartu du parte, eta nazioarteko sari asko ere poltsikoratu ditu bere irudi eder eta interesgarrienekin.
Joan den urtean Malta Photography Awards eta Siena Photography Awards lehiaketetan aipamenak jaso zituen, eta aurten, adibidez, Dubaik sustatzen duen HIPA Instagram lehiaketan ere saria eskuratu du.

Feel the Sports izeneko erakusketan, hainbat kiroletako argazki bilduma jarriko du, eta bertan kirol dezente irudikatuko dira: triatloia, errugbia, atletismoa, boxeoa,…

Argazkilari honen gaineko datu gehiago nahi izanez gero, hona hemen bere facebook-a.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button