BESTELAKOAK

Bernet eta “Xabiroi” omenduak, Getxoko Komiki Azokan

Gaurtik igandera bitarte, Getxoko Komiki Azokaren XIII. edizioa egingo da. Aurten, Torpedo 1936 komikiaren egile Jordi Bernet omenduko dute, eta Ikastolen Federazioak plazaratutako Xabiroi euskarazko argitalpenak sari jasoko du.

Horrekin batera, Kevin O’Neill ilustratzaile ingelesa ere Getxon izango da; O’Neillek The League of Extraordinary Gentlemen komiki-seriea egin du Alan Moore idazle entzutetsuarekin, besteak beste.

Ingelesarekin batera, hainbat autore igaroko dira azokaren karpatik: Carlos Pacheco, Emma Rios, Guillermo Zubiaga, Mamen Moreu edo Raquel Alzate, besteak beste.

Mahai-inguruak eta hitzaldiak izango dira, bai eta zine-zikloa ere; ziklo horretan, hain zuzen, Borja Crespo bizkaitarrak Neuroworld bere lehenengo lan luzea estreinatuko du.

Erakusketen harira, Mafalda ezagunari buruzko erakusketa bat izango da, Quino marrazkilari argentinarraren pertsonaiak 50 urte bete berri baititu. Emma Rios aurtengo azokaren egilearen lanak ikusteko parada ere izango da, eta Guillermo Zubiagak egindako Joanes edo balezale euskalduna lanak ere bere erakusketa izango du.

Komikizaleentzat ezinbesteko hitzordua da Getxokoa, izan ere, 63 saltoki izango dira karpapean, bai eta giro ederra ere.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button