BESTELAKOAK

“Kirol Argazkien Lehiaketa” antolatu dute, Elgoibarren

Elgoibarko Udalak Ongarri argazkilari elkartearekin lankidetzan, kirolaren arlo guztien irudiak biltzen dituen XII. Kirol Argazki Lehiaketa antolatu du. Lanak aurkezteko epea uztailaren 16an amaituko da.

Argazki lehiaketa honetan nahi duten zaletu guztiek har dezakete parte, bai profesionalek, bai amateurrek. Bidali ahal diren paperean egindako argazkiak, koloretan nahiz zuri beltzean izango dira. Partaide bakoitzak, gehienez ere, lau argazki aurkeztu ahal izango ditu. Lanek originalak izan beharko dute.

Argazki bakoitzaren atzean izenburua edo leloa eta zein mailatara aurkezten den jarriko da (nerabeak, gazteak edo orokorra). Argazki bakoitzarekin batera, kartazal bat aurkeztuko da argazkiaren izenburu edo lelo bera duena. Kartazal horren barruan lehiakidearen datuak jasoko dira: izen-abizenak, NANa, adina, helbide osoa, e-maila, telefono zenbakia eta bankuko kontuaren zenbakia (24 digituak, IBAN eta guzti).

Lanak helbide honetara bidaliko dira: Olaizaga kiroldegia, 32 posta kutxatila, San Roke kalea, 20870 Elgoibar.

Sari nagusiak 300 eurokoa da, eta sari banaketa abuztuaren 22an izango da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu