MUSIKA

Gari & Maldanbera taldearen kontzertua, Donostian

Gaur, urtarrilak 4, Donostiako Victoria Eugenia Antzokian Gari & Maldanbera taldeak kontzertu berezia eskainiko du, Beste denbora batean izeneko diskoa aurkezteko. Natxo Beltran (bateria, ahotsak), Oier Aldekoa (baxua, teklatuak eta ahotsak), Miguel Moyano (gitarrak, teklatuak eta ahotsak), eta Gari (gitarrak eta ahots nagusia) izango dira oholtza gainean.

Gari ibilbide luzeko sortzailea da musikagintzan. Oraingo honetan, doinuen haragikoitasun sentsualaz gozatzeko aukera eskainiko du urtetan landu duen esperientziari esker, eta modu sotilean aletuko ditu kantak, bata bestearen atzetik, ikus-entzuleekiko zubi intimo sendo halakoa eraikiz.

Gariren disko berriaren garapenik nabarmenena norabidearen aldaketan datza, bere betiko estiloari jarraipena egin dion arren. Lan berria El Tigre eta Tio Pete estudioetan grabatu da, We Are Standard taldeko Jon Aguirrezabalagaren agindupean eta Gari berak ekoitzita. Diskoak dakartzan sorpresetariko bat Mercedes Sosaren kantu baten bertsio zoragarria da.

Kantuetako letrak egiteko orduan beste hainbat sortzailerengana jo du Garik, eta hala, letretan Igor Elortza, Jon Benito, Mari Luz Esteban eta Juan Luis Zabalaren hitzak topatuko dituzue. Bidaide duen Maldanbera taldea osatuz, bestalde, Borja Barrueta bateria-jolea eta Gorka Benitez saxofonista aritu dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button