IKUS-ENTZUN

“Euskal balezaleen triskantza” filma Beasainen

Duela 400 urte Islandian erailak izan ziren 32 euskal bale arrantzaleen istorioa kontatzen du Gogoan ekoiztetxeak eta Suhar arkeologiak elkarlanean sortu duten lan honek. Gaur, 19:00etan, Beasaingo Usurbe Antzokian ikusteko parada egongo da.

“1615eko udaran, Agirreko Pedro, Telleriko Esteban eta Villafrancako Martinen agindupean, hiru euskal baleontzi Islandiako kostan lehorreratu ziren. Martin zen, 27 urterekin, kapitain gazteena eta gazte izanagatik ahoberoena. Honez gain, ezagunak ziren baita ere bere ausardi eta ehizarako trebezia. Bueltako bidaiari ekitera zihoazela, itsaso zakarrak euskal baleontziak ondoratu zituen, uda bitartean ehiza oparoak bertako nekazari eta abeltzainekin hartu emana gailendu zuen arren udazkenak hotza ekarri zuen, hotzak gosea eta goseak bertakoekin liskarrak: elkar truke egitetik elkar lapurtzera pasa ziren marinel nahiz artzainak, eta negua iritsi baino lehen abentura tragedia bihurtu zen”.

“Nortzuk ziren baleazale horiek? non daude hondoraturik haien ontziak? Nola bizi izan zituzten azken egunak erasotzaileengandik ihesi? Haiek eginiko azken ibilbidea berreginez, datu historikoak aztertuz, eta ontzien bilaketarako urpeko miaketen bidez, galdera hauei erantzuna ematen saiatuko gara” adierazi dute Beñat Iturrioz eta Eñaut Tolosa zuzendariek.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button