MUSIKA

The King Khan & BBQ Show bikoteak Dock Of The Bay jaialdian joko du

Berlinen finkatutako The King Khan & BBQ Show bikote kanadarrak Dock of the Bay Donostiako Musika Dokumentalen Jaialdiaren baitan joko du gaur, Dabadaba aretoan, 20:30etik aurrera.

The King Khan & BBQ Show bikotea hainbat taldetan aritutako musikariak dira; oso ezagunak dira garage-punk eszena garaikidearen baitan. Blues, doo-woop, pop, punk-rock… askotariko osagaiak nahasten dituzte kanadarrek haien kantu melodiko bezain itsaskorretan. Hainbat disko argitaratu dituzte.

Dabadaba aretoaren arabera, “ezinezkoa da oinarrizkoagoa eta sinpleagoa izatea eta era berean, modu haluzinagarrian orro egin. Tipo hauek betidanik goraipatu dugun hori daukate, beren doinuak lizapapera legez harraskatzen duten hamaika riff dira, atsedenik hartu gabe. Beraz, presta zaitezte dantzatzera, zilipurdiak egitera era gozatzera, festatzarra izango baita!”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button