IKUS-ENTZUN

Kine Zineklubak “Eusko Label” izenburuko zikloa abiatu du

Zornotzako Kine Zineklubak Eusko Label izenburuko zikloa ondu du. Programa horretan, Euskal Herriko hiru ekoizpen bildu dituzte. Gaur bertan, Gorka Bilbao gernikarrak zuzendutako Jai Alai Blues zestari buruzko dokumentala aurkeztuko dute, Zornotza Aretoan, 20:00etatik aurrera. Zinegile gernikarrak aurkeztuko du emanaldia.

Filmak zesta punta kirolak aspaldi munduko makina bat herrialdetan bizitako loraldia du ardatz. Dokumentalak ondoko galderari erantzun nahi dio: “Nola izan liteke zesta punta (Jai Alai) bezalako kirol bat hainbat eta hainbat herrialdeetara zabaldu izana?”.

Hala, filmak zestaren historia jorratzen du, bai eta kirol horrek egindako ibilbidea arrakastatsua hainbat herrialdetan barrena. “Egipto, Txina, Filipinas, Kuba, Mexiko edo Estatu Batuak Jai Alaien historiaren lekuko izan dira. Herrialde horietan, pilotariak artistatzat hartuak izan ziren eta hedabideek frontoietako nondik norakoen berri eman zuten”.

Zuzendariaren esanetan, “Guzti horren unerik garrantzitsuena 70eko urteetan gertatu zen, World Jai Alai izeneko konpainiak enpresa-plan bat sortu zuenenean, Jai Alai AEBetako lurralde osoan zabaltzeko, NBA edo baseball edo fooball ligen antzeko zerbait. Dokumentalaren bigarren zatiak, hain justu, enpresa horren ibilbidea jorratzen du”.

Horrekin batera, Eusko Label zikloaren baitan, beste bi film aurkeztuko dira: urtarrilaren 19an, Pikadero, eta urtarrilaren 26an, Psiconautas.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button