ARTEA

Irudigile Gipuzkoarrak Haur eta Gazte Literaturan

Haur eta Gazte Literaturaren baitan, ilustratzaileak eginkizun funtsezkoa betetzen du, liburua ulertzeko elementu oinarrizkoa eskainiz. Irudiek hain zuzen atea zabaltzen diote beste irakurketa bati, begirada berri bati, komunikazio grafikoari.
Gaur egun Gipuzkoak ilustratzaile bikainak ditu Haur eta Gazte Literaturaren arloan. Eskarmentu handiko profesionalei belaunaldi berrien estilo aniztasuna batu zaie eta proposamen grafiko desberdinak ekarri dizkiote langintza honi.

Hortaz, hainbat estilotako lan apartak ikusiko dira 11 ilustratzaile garaikide gailenen irudiak biltzen dituen erakusketa honetan. Egile bakoitzak berak landutako liburu bat aukeratu eta bertako 3 ilustrazio hautatu ditu bere lana era guztietako ikusleei helarazteko.

Aitziber Alonso, Antton Dueso, Antton Olariaga, Concetta Probanza, Elena Odriozola, Iban Barrenetxea, Iñaki Martiarena, Jokin Mitxelena, Lorena Martinez, Maite Gurrutxaga eta Patxi Pelaez dira erakusketa honetan parte hartzen duten ilustratzaileak.

APIE-EIEP-k bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button