IKUS-ENTZUN

KINE Zineklubak antolatutako “Noul Val Românesc” zikloaren azken emanaldia

Otsailean, Noul Val Românesc ziklo bat eskaintzen ari dira Amorebieta-Etxano KINE Zineklubean. Hiru film ondu dituzte ekimenaren barruan, hirurak jatorrizko bertsioan gaztelaniazko azpitituluekin. Bihar, hilak 18, azken emanaldia izango da.

Zikloa otsailaren 4an abiatu zen Anca Damian zuzendariaren Crulic, camino al más allá animazio-filmarekin. Hilaren 11n, Cristi Puiu zuzendariaren Sieranevada filma pantailaratu zen.
Eta bihar, otsailaren 18an, Adina Pintilieren Touch me not film polemikoaren txanda izango da. Errealitatearen eta fikzioaren arteko mugan, Laura, Tomas eta Christianen bidaia emozionalak ikusiko ditugu Touch Me Not saioan.
“Intimatzeko irrikaz daude, baina, aldi berean, beldurrez, beren defentsa-mekanismoak eta tabuak gainditzen saiatuko dira aske izatera iristeko”.
Barruak mugituko dizkizuen film baten aurrean izango zarete.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu