Nontzeberri

“Kimuak” programako film laburrak sare sozialetan

Egunak daramatzagu etxean sartuta, baina astia ondo emateko pelikulak ikusi ahal ditugu. Horixe da Kimuak plataformak pentsatu duena. Kimuakek sare sozialetan jartzen ari da bere filmak eta horiek ikusteko mahikoa duzue #EgunekoKimuak traola erabiltzea. Joan den astena abiatu zen ekimena Borja Cobeagak zuzendutako Un novio de mierda (2010) filmarekin. Film laburrak bere sare sozialetan jartzen ditu egunero ikusgai, 15:30etik hasita.

Aurten, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak, Etxepare Euskal Institutuaren eta Euskadiko Filmategiaren laguntzarekin antolatzen duen Kimuak programak zazpi film laburrak hautatu ditu. Hauek dira 2019ko katalogoaren barruan hainbat tokitan (egoera hau pasatutakoan) pantailaratuko diren filmak: Artiko, Josu Venero eta Jesus Mari Lazkanorena; El Infierno, Raul de la Fuenterena; Labo, Jesus Maria Palaciosena; Leyenda Dorada, Ion de Sosa eta Chema Garcia Ibarrarena; Lursaguak (escenas de vida), Izibene Oñederrarena; Mateoren Ama, Aitor Arregi eta Jose Mari Goenagarena; eta Medvedek, Ainhoa Gutierrez del Pozorena. Ekimena bultzatzen dutenek aipatu dutenez, aurtengo aukeraketak “fikzioa, zientzia-fikzioa, animazioa eta dokumentala jasotzen ditu. Hizkuntzei dagokienez, filmetako bi euskara hutsean daude, bat elebitan (euskaraz eta gazteleraz), bi gazteleraz, bat ingelesez eta, azken bat, dialogorik gabekoa da”.

Kimuak programak euskal film laburrak sustatu nahi ditu, eta horretarako nazioarteko zinema jaialdi zein ikus-entzunezko ospakizun garrantzitsuenetara bidaliko dira.

Egun hauetan, diogun bezala, filmak ikusgai jarri ditu bere sare sozialetan.