IKUS-ENTZUN

“Kimuak” programa, Eskozian ere ikusgai

Euskal zinemagintzaren inguruko zikloa atondu dute egunotan Edinburgo eta Glasgow hirietan, eta bertan Kimuak programari omenaldi txikia egingo zaio: Kimuak: 20 years of Basque short film. Proiekzioez gain, hitzaldiak, mahai-inguruak, masterclass-ak eta abar antolatu dira.

Bertan Asier Altuna edota Isabel Herguera, eta zinemagintzaren ahots berriak, hala nola Maider Fernandez Iriarte bilduko dira. Txema Muñoz, Kimuak programaren arduraduna ere bertan izango da. Miren Manias Edinburgoko Unibertsitateko euskal zinemagintzan adituak ere hartuko du parte maiatzaren 24tik 31ra Edinburgh College of Art eta Glasgowko Arte Garaikidearen Zentroan burutuko den programa honetan.

Kimuak: 20 years of Basque short films egitasmoaren barruan, Asier Altunak eta Isabel Herguerak masterclass-ak emango dituzte. Asier Altuna zuzendariak “omenaldi propioa izango du bere ibilbide profesionala berrikusiko duen gau berezian, Txotx bere lehen film laburretik hasita, bere azken lanera arte: Amama.”

Lan horien proiekzioez gain, honako tituluak ere pantailaratuko dira: 7:35 de la mañana (Nacho Vigalondo); Traumatología (Daniel Sánchez Arevalo), Deus et Machina (Koldo Almandoz), Minerita (Raúl de la Fuente), Amor de madre (Koldo Serra eta Gorka Vázquez), Éramos Pocos (Borja Cobeaga), Sintonia (Jose Mari Goenaga), Topeka (Asier Altuna), El tren de la bruja (Koldo Serra), eta abar.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button