IKUS-ENTZUN

Kimuak-eko zazpi film, Alondegian

AlhóndigaBilbaok Kimuak ekitaldia hartuko du gaur bertan, apirilak 9, eta horren bidez, zazpi film pantailaratuko dira, 19:00etaik aurrera.

Lander Camarerok zuzendu duen A political Story izango da ikusiko den lehen filma. Lauren C. Carroll New York Film Institute-ko zinema-ikaslearen karrera-amaierako proiektua egiten ari da Camarero. Bere promozio-kideen aldean, Laurenek entretenimendu hutsari muzin egin dio, lan politikoki konprometitua egiteko eta Israel eta Palestina arteko liskarraz arituko da.

Cólera, Aritz Morenok zuzendu du. Colera da gaixotasun larri eta kutsakorra, izurriak sortzen dituena.

Enpresa bateko kudeatzaileak plan ausart bat proposatuko du langileak adoretzeko; horixe da Borja Cobeagak Democracia lanean kontatu nahi izan  duena.

Aitor Iturruaga eta Bernat Gual bikoteak Una hora, un paso izeneko obra egin du. Bertan, Juan espainiarrak 17 urte daramatza preso Egiptoko espetxe batean. Denbora horretan, bi poema-liburu idatzi ditu, ezkondu egin da, alaba bat izan du eta, oraindik ere, Espainiara itzuliko den itxaropena du. Erreportari-talde bat espetxera joan da bera elkarrizketatzeko asmotan, baina gertaera lazgarri batek ezustean harrapatuko ditu.

Eta Minerita Raúl de la Fuenteren lan ikusgarria (hemen duzue Nontzeberrik zuzendariari eginiko elkarrizketa). Potosiko Cerro Rico (Bolivia) legerik gabeko lurraldea da, indarkeria izugarrikoa. Meatzariek bizitza arriskatzen dute meazulo kalamastra horietan, zilarra eta zinka ateratzeko. Onik irteten direnek edozertarako eskubidea dutela uste dute. Eta emakume-ehizari ekiten diote. Minerita gauzain edo meatzari lanetan diharduten Lucíaren (40), Ivoneren (16) eta Abigailen (17) historia da, bizitzeko egokia ez den infernu horretan bizirik irauteko egin behar duten borroka kontatzen duena. Arma handirik ez dute, ez bada kemena… eta dinamita.


Asier Altunaren Zela Trovke lana ere pantailaratuko da. Moritat hilketei buruzko Europa erdiko herri-kanta zaharrak dira. Horietako bat da Zela Trovke eslovakiarra, eta Holland Baroque Society-k bere Barbaric Beauty kantutegirako berreskuratu du.

Azkenik, Izibene Oñederraren Hotzanak lana ikusteko aukera egongo da. “Esan nion zinemagilea nintzela… eta ezer ez da aldatu. Bazterretan barrena doa arima erratua, inoiz seguru, inoiz bere buruaz etsita. Gorputza, ordea, gorputza bada: eta da eta da eta da eta ez dauka non”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu