Nontzeberri

“Kimuak 2020” deialdian parte hartzeko epea zabalik

Ekainaren 30a bitartera luzatuko du aurtengo Kimuak programaren barruan laburrak aurkezteko epea. Lanak aurkezteko azken eguna ekainaren 30a izango da.

Betiko legez, deialdi honetan hautatuak suertatzen diren film laburrak nazioarteko zinema jaialdi zein ikus-entzunezko ospakizun garrantzitsuenetara bidaliko dira.

Lanak edozein gai, genero, formatu zein hizkuntzatan errodatutakoak izango dira eta 30 minututik beherako iraupena izango dute. Parte hartzaile bakoitzak nahi beste lan aurkeztu ahal izango ditu, betiere 2019ko ekainaren 1etik aurrera sortutakoak badira.

Lanak aurkezteko azken eguna ekainaren 30a izango da, eta une horretatik aurrera, hautespen batzordea hasiko da lanean. Bizi dugun salbuespenezko egoera dela eta, Kimuakek oinarri hauetan aldaketak egin ditzake.

Deialdiaren oinarriak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Exit mobile version