IKUS-ENTZUN

“Kimuak 2019” ekimenaren film laburren proiekzioak, Donostian eta Bilbon

Euskal film laburren sustapena helburu duen Kimuak plataformako hainbat lan pantailaratuko dituzte Donostiako Tabakaleran (bihar, hilak 27) eta Bilboko Arte Eder Museoan (larunbatean, hilak 29), 19:00etatik aurrera. Ekimenak Etxepare Euskal Institutuak antolatu du Euskadiko Filmategia Fundazioaren laguntzarekin. Publiko zabalari zuzendutako proiekzioak izango dira eta egileak bertan izango dira lanak aurkezteko.

Hortaz, egun horietan pantailaratuko diren obrak honakoak dituzue: Josu Venero eta Jesus Mari Lazkanoren Artiko, Raul de la Fuenteren El Infierno, Jesus Maria Palaciosen Labo, Ion de Sosa eta Chema Garcia Ibarraren Leyenda Dorada, Aitor Arregi eta Jose Mari Goenagaren Mateoren Ama eta Ainhoa Gutierrez del Pozoren Medvedek, eta Izibene Oñederraren Lursaguak.
Euskal Zine Bileraren azken edizioko Film Onenaren saria “Milaka urteko kulturaren oinarri kontzeptuala birrintzen ari diren garaian bizi garela” erakusten duen Izibene Oñederraren Lursaguak animaziozko filmak irabazi zuen.

Ekimenaren bultzatzaileek aipatu dutenez, aukeraketak “fikzioa, zientzia-fikzioa, animazioa eta dokumentala jasotzen ditu. Hizkuntzei dagokienez, filmetako bi euskara hutsean daude, bat elebitan (euskaraz eta gazteleraz), bi gazteleraz, bat ingelesez eta, azken bat, dialogorik gabekoa da”.

Kimuak programak euskal film laburrak sustatu nahi ditu, eta horretarako nazioarteko zinema jaialdi zein ikus-entzunezko ospakizun garrantzitsuenetara bidaltzen ari dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu