IKUS-ENTZUN

“Kimuak” 2018ko film sorta

Joan den maiatzean itxi zen Kimuak 2018ko ediziora film laburrak aurkezteko epea. Guztira 78 izan ziren izena eman zuten lanak. Aurkeztutako lanak aztertu eta epaitzeko, zinema eta ikus-entzunezkoen munduko bost profesional eta adituez osatutako batzorde bat eratu zen (Carlos Plaza, Iván Miñambres, Jorge Rivero, Lorena Martín eta Ruth Perez de Anucita).
Horiek izan dira Kimuak 2018ko sorta osatuko duten zazpi film laburrak aukeratu dituztenak.

Hauek dira tituluak eta beraien egileak: 592 Metroz Goiti, Maddi Barber; Ama, Josu Martinez; Ancora Lucciole, Maria Elorza; Espedizio Handia, Iban del Campo; Kafenio Kastello, Miguel Angel Jimenez; No Me Despertéis, Sara Fantova; eta Zain, Pello Gutierrez.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button