IKUS-ENTZUN

Kimuak 2013 katalogoak hiru dokumental bildu ditu

Kimuak 2013 katalogoak zazpi film labur jasoko ditu aurten. Lan horien egile batzuk ezagunak dira eta aurreko edizioetan ere parte hartu dute: Asier Altuna (Zela Trovke), Izibene Oñederra (Hotzanak, For Your Own Safety); Aritz Moreno (Cólera), eta Borja Kobeaga (Democracia).

Horiez gaiz, katalogoan estreinakoz parte hartuko duten egileak ere badira: Lander Camarero (A Political Story); Raul de la Fuente (Minerita), eta Aitor Iturriza eta Bernat Gualen (Una hora, un paso). Hirurek dokumentalak filmatu dituzte.

Aurtengo epaimahaiak aurkeztutako lanen kalitate ona nabarmendu du, bai eta horren ondorioz katalogoa osatu duten zazpi filmak aukeratzeko izan dituzten zailtasunak ere.

Filmei dagokienez, Oñederrak animazioko lana aurkeztu du; Altunak Eslovakiako morirat estiloko abestiei buruzkoa; Morenoren Cólera-k herri batek bere gaixotasuna kentzeko egingo duen esfortzua du ardatz; eta Kobeagak demokraziaren gaineko lan umoretsua filmatu du.

Lander Camarero, Raul de la Fuente, eta Aitor Iturriza eta Bernat Gualen zinegileek aurkeztu dituzten lanak, berriz, dokumentalak dira. Camarerorena dokumental faltsua da; Raul de la Fuenteren Minerita Boliviako meatze gune baten ingurukoa; eta azkenik, Iturrizak eta Gualenek  filmatu duten Una hora, un paso filmak Egipton heriotza zigorra jaso zuen Gonzalez Beltran presoaren istorioa kontatzen du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button