IKUS-ENTZUN

Gaur amaituko Ida Lupino zinegileari buruzko zikloa Donostian

Urriaren 19an hasi zen Ida Lupino zinegile estatubatuarrari  buruzko zikloa Donostiako Antzoki Zaharrean, IV. Jardunaldiak Emakumeek Egindako Zinemaz programaren baitan.

Lupinok 1949tik 1953ra zuzendutako hiru film bildu dira programan: Not Wanted, Outrage eta The Young Lovers / Never Fear. Gaur, hain zuzen, The Young Lovers / Never Fear pantailaratuko da Antzoki Zaharrean, 19:00etatik aurrera.

Young Lovers / Never Fear pelikularen zuzendari ez ezik, filmaren gidoilari ere izan zen Lupino, Collier Young-ekin batera. Filmak ezkondu berri den dantzari baten istorioa kontatzen du: Etorkizun handiko dantzariaren bizitza irauli egingo da, gaixotasun larri bat duela jakiterakoan. Lupino estreinakoz agertu zen zuzendari gisa film honen kredituetan.

Lupino aitzindaria izan zen emakume-zinegileen artean, eta emakumeei lotutako hainbat gai jorratu zituen. Aktore, zuzendari, gidoilari eta ekoizle, bere lana oso laudatua izan da. Hauxe esan zuen Martin Scorsesek bere filmen inguruan: “Modu argi eta garbian, ia dokumentalen eran, oso gai arriskutsuak tratatzen ditu, benetako ganbara musikako zatiak bailiran”.

Donostia Kultura

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button