MUSIKA

Kiko Veneno, Morcheeba eta Maika Makovskik Pasaia Itsas Festibalean joko dute

Horiekin batera, Anne Etchegoyen, Maika Brossa Quartet de Corda, Iñigo Serrulla eta Rural Zombies arituko dira Pasaia Itsas Festibalaren estreinako edizioan, zeinak ostegunetik igandera arte iraungo duen.

Hala, ostegunean Kiko Venenok joko, ostiralean Anne Etchegoyenek eta larunbatean Morcheeba britainiarrek.

Hiru izen horiei Maika Makovski kataluniarra arituko da Brossa Quartet de Corda taldeak lagunduta, eta Iñigo Serrulla eta Rural Zombies gipuzkoarrak.

Horretaz gainera, bestelako jarduerak izango dira: zine-emanaldiak, itsasargien ibilbidea, argazkien lehiaketa, itsas ofizioen erakustaldia edo piano-biolin kontzertua.

Informazio guztia: pasaiafestival.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button