MUSIKA

Kiko Veneno eta Betagarri, “Mundumira” jaialdian

Asteburu honetan, maiatzaren 30etik ekainaren 1era bitarte, Mundumira jaialdia egingo da, Arrasaten. Gaur bertan, Betagarri eta Damba taldeek joko dute, Biteri plazan, 22:30ean eta 21:00etan, hurrenez hurren.

Pozteko albistea da hau, 2013an, ez baitzen jaialdia bertan behera utzi baitzuten. Dakizuenez, Mundumira munduko kulturei buruzko askotariko jaialdia da, eta musika ez ezik, makina bat jarduera ere biltzen ditu: hitzaldiak, erakusketak, tailerrak, proiekzioak, azokak…

Musikaren harira, larunbatean ere kontzertu interesgarriak izango dira Mundumira jaialdian; eguerdi partean bi emanaldi izango dira: 12:00etan, Joseba Irazoki umeekin arituko da, eta 13:00etan, Makala Jazz Funk Band giroa berotzen arituko da.
Arratsaldean ere izango da zer ikusi eta entzun: 18:00etan, Urko Menaia; 19:00etan, Senegalgo Family Mbolo; 20:00etan, Brasilgo Yemamah eta Euskal Herriko Mery May; 22:00etan, Iñaki Plaza; eta, amaitzeko, 23:30ean, Kiko Veneno.

Igandean, The Potes, Jalisko Band Taldea eta Herritmo ikuskizuna izango dira; azken horretan, Kukai, Oreka TX eta Kalakan taldeetako kideek parte hartuko dute, besteak beste.

Gogoratu aipatutako kontzertuez gain, makina bat jarduera paralelo izango direla.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button