IKUS-ENTZUN

Kieslowski, Nafarroako filmotekan

Krzysztof Kieslowski zinegile poloniarraren Krótki film o milosci (No amarás) filmarekin amaituko da gaur, ekainak 28, Nafarroako filmotekaren Zinemako Urtemugak zikloa irailera bitarte.

INAAC Fundazioak jakinarazi duenez, “lan hori, zehazki, zinemagileak 10 Aginduei eskainitako Dekalogo ospetsuaren baitan dago, geroago telebistan osatu zuena, Frantziara behin betiko bizitzera joan aurretik”.

Filmak sexu-obsesioaren gaia du aztergai: Magdarekin obsesionatua dagoen Tomek posta-langile gaztearen istorioa kontatzen du pelikulak. Mutila neskarekin maiteminduko da, eta sexu-harreman bat izan ostean, neskak ez duela inolako konpromisorik nahi jakinaraziko dio Tomek-i.

Filmari FIPRESCI saria eman zitzaion, hots, Donostiako Zinemaldiko Epaimahaiaren Saria, bai eta Sao Pauloko Zinemaldiko Ikusleen saria ere. Filma 20:00etan emango da jatorrizko bertsioan, gaztelaniazko azpidatziekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button