Nontzeberri

Khantoria musika taldeak errezitaldia eskainiko du Arriaga Antzokian

Joaquin Ojinagaren, XVIII. mendeko euskal konposatzaile handienetako baten lana errebindikatuko du gaur berton, azaroak 4,  Khantoria musika taldeak, Arriaga Antzokian emango duen kontzertuan. Virginia Gonzalo (klabezina), Ander Berrojalbiz (biolina) eta Maider Lopez (biola), Laura Lafuente (biolontxeloa) musikariek osatzen dute taldea.

Arriaga Antzokiko foyerrak Khantoria musika taldeak emango duen errezitaldia jasoko du gaur. Laukote formatuan, “Khantoriak Joaquin Ojinagaren (Bilbo, 1719-Toledo, 1789), XVIII. mendeko euskal konposatzaile garrantzitsuenetako baten lana ezagutaraziko eta testuinguruan jarriko duen programa aurkeztuko du, jaio zenetik 300 urte betetzen diren honetan.”

Ojinagaren konposizio bakarrak 2 sonata, 2 minueto eta teklarako 7 fuga dira, gaurko egunetan ezagutzen diren piezak bakarrenetakoak. Pieza horiek izango dira ardatz gaueko kontzertuan, eta hala, garaiko erabilerei jarraituz, lan horiek klabean bakarrik, eta ganbera musikako jatorrizko instrumentuekin moldatuta aurkeztuko ditu.
Horiez gain, taldeak Scarlatti eta Bach maisu handien lan batzuen interpretazioa eskainiko die ikus-entzuleei.