LITERATURA

Kezko bola batek itoak birikak

Miel A. Elustondok Kezko bola batek itoak birikak lan berria aurkeztu du gaur goizean, Txalapartako kideekin batera. Baztango Udalaren eta Txalapartaren arteko lankidetzaren ondorioz egiten da (H)Ilbeltza beka, eta eleberri hauxe da lehen edizioaren saria eta emaitza.

“Zerk eraman zuen Helena Tiucalerat? Nor zer Amerika izeneko kubatarra? Zergatik elkartu ziren 3.546 arima bertzerik ez zuen Guatemalako herri txiki hartan? Eta Ñana, nor zen Ñana? Nolatan bukatuko zuten Ñanak eta Helenak Iruñean? Zer galdu zitzaion Garbiñeri Dakotan, Pine Ridge lakoten erreserban? Zerk lotzen zuen Johnny Douglas Euskal Herriarekin? Eta On Jaime? Zer darabilkio On Jaimeri…”

Dirua, boterea, ohorea galtzen dira eleberrian, baita senideak eta iparra ere baten batek. Azken urteotan Nafarroa astindu duten ustelkeria eta gertakari ilun ugari agertzen dira eleberri honetan, fikziozko garai eta istorioari erreferentzia errealak eta identifikagarriak lotuz. Horrela, Aroztegia eta CAN auzia han-hemenka aurkituko dituzte pertsonaiek, eta, noski, irakurleek, nola aurkituko dituzten odol- eta hizkuntza-atxikimenduaren lorratzak. Testuinguru sozialak sorkuntzan eragina duela agerikoagoa da literatura beltzean, are gehiago krisi garaian; hain zuzen, patologia sozialetik eratorritako dramak azaleratzeko generorik egokiena zela zioen Daniel Chavarria zenak.
Beltza hainbat koloreren nahasketa izan badela eta beltzak argi-itzal aunitz biltzen dituela erakusten du eleberri honek. Beltza Baztango euskalkian mintzatu daitekeela, eta era berean Lakota herrikoen erreserbaren barnean euskaraz beltz mintzatzen ahal dela. Zergatik eta nola, beste kontu bat da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button