MUSIKA

Kepa Junkerak Habana Sessions lana kaleratu du

Joan den urteko udaberrian grabatu zituen Junkerak Kubako Habana herrian, disko honetan dauden pieza guztiak. Freskotasuna dario lanari. 
Buena Vista Social Club-eko Rolando Luna piano-jotzailearekin uztartu ditu bere soinuak abagune honetan.
Hau dela eta disko ezberdina eta oso pertsonala egin dute biok biotara, indarrez betea eta hango herriek duten energia bereziarekin horniturik.
Musikari batek bestearen konplizitatearekin lana egin ahal izan du, eta energia hori transmititu nahi izango dute zuzenekoetan.

Soinu txikia eta piano elkarturik entzungo dira lan berri honetan eta honekin osatuko da Provença Sessions diskoarekin 2009ko ekainean hasi zen Fandango proiektua.

KAP promoak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button