IKUS-ENTZUN

Kenju Mizoguchi zinegileari buruzko zikloa, Bilbaoarten

Bilboko Bilbaoarte zentroan Kenju Mizoguchi (1898-1956) zine-zuzendari japoniarraren inguruko zikloa hasiko da gaur, Oyû-sama (1951) filmaren emanaldiarekin, 19:00etatik aurrera.

Mizoguchi mendebaldean ospe gehien lortu duen zinegile japoniarretakoa da, Akira Kurosawa eta Yasujiro Ozu zinegileekin batera. 1922an filmatu zuen bere estreinako lana, Ai ni yomigaeru hi. Estreinako pelikula hori gobernuak zentsuratu egin zuen, sozialismoaren aldeko iritziak biltzen baitzituen.

Gaur, Bilbaoarten emango duten Oyû-sama filmaren harira, Shinnosuke emakumearen istorioa kontatzen du. Shizu-rekin ezkonduko da, bere ahizpa Oyu ondoan izateagatik; Oyu alarguna da, eta seme bat dauka. Japoniako ohituren arabera, Oyu ezin da berriro ezkondu, semea hezi behar duelako, hildako senarraren familiaren burua izan dadin. Hiruren artean harreman bitxia sortuko da.

Zikloaren baitan, beste bost film emango dira: hilaren 11n, Ugestsu monogatari; 12an, Gion bayashi; 18an, Sanshô dayû; 19an, Uwasa no onna; eta, azkenik, 26an, Yôkihi.
Film guztiak 50eko hamarkadan filmatu ziren.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button