IKUS-ENTZUN

Kenji Mizoguchi zinegile japoniarrari buruzko zikloa, BilbaoArten

Martxora bitartean, BilbaoArteko Art House Zinemak Kenji Mizoguchi zinegile japoniarraren obrak erakutsiko ditu, eta 1936a eta 1956a artean filmatutako 11 film proiektatuko dira.

Mizoguchik ez ohiko bizitza ankerra izan zuen. Gaztetan feminista izan zen, bai eta ezkerreko militantea ere. Bere zinemagintzan desorekak nabarmentzen zituen, eta horrexegatik emakumeari presentzia berezia ematen zien filmetan, bai eta pertsonaien giza-balio handia nabarmendu ere.
Hunkigarriak dira bere pertsonaiak, beren kodeak eta jarduteko moldeak, euren biziarekiko dignitatea. Zuzendariak jakin izan zuen emakumea izatea arazoa zela garai haietan, eta horrexegatik filmetako gizonezkoak mozkortiak, misoginoak eta nazkagarriak erretratatzen zituen.

Art House Zinematik iragan da zinegile horren obra, baina orain bere filmak gaurkotuak eta berrituak izan dira, teknologia berriarekin, eta horrexegatik azken urteotako filmak pantailaratuko dira, jakinda gainera, leuzemia bat akabatzen ari dela zinegile japoniarra.

Gaur berton, urtarrilak 20, bere lan bat ikusteko abagunea izango da: Zangiku monogatari (Japonia, 1939). Beste film guztien gaineko datu guztiak BilbaoArten dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button