MUSIKA

The Hidden Cameras taldeak joko du Zinegoak jaialdian

Kanadako The Hidden Cameras taldeak Zinegoak Bilboko Gay-lesbo-trans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdiaren egitarauren baitan joko du. Jaialdia urtarrilaren 31tik otsailaren 10era bitarte egingo, eta kanadarrek otsailaren 9an joko dute BBK Aretoan.

Jardunaldi horretan, gainera, jaialdiaren sari banaketa ere egingo da kontzertuaren aurretik. Itxiera ekitaldi hori Yogurinha Borovak zuzenduko du.

The Hidden Cameras bandari dagokionez, Toronto hirian eraturiko pop independenteko taldea da, eta joel Gibb abesalri, gitarra jotzaile eta konpositore da burua. Izan ere, bera da taldearen jatorritik mantentzen den taldekide bakarrak. Taldea hainbat instrumentu jotzen duten musikariz osatua dago, tartean, bilontxeloa eta biolina.

Gibb-ek berak inoiz esan du, taldearen musika gay church folk music (eliza gay-ko folk musika) etiketarekin defini daitekeela, eta taldea Belle & Sebastian eta Magnetic Fields bandekin alderatua izan da.

Hitzei dagokienez, Gibben letrek amodioaz eta sexuaz hitz egiten dute ironiaz, eta pornografikoak ere badirela esan ohi da. Dena dela, kantuon hitzetan umorea da nagusi.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button