MUSIKA

Ken Zazpi “Phoenicoperus” aurkezten arituko da datozen hileetan

Ken Zazpi bandak Phoenicoperus (Elkar) izenburuko lana aurkeztu zuen iazko azaroan. Phoenicoperus fenix hegaztiaren izendapen grekoa da, eta hegal gorrixkak da hitzaren esanahia; luma gorriak agertzen dira, hain zuzen, Ramon Zabalegik egin duen azalean. Hala, bere errautsetatik birsortu da, banda gernikarra fenix hegaztiaren antzera, eta birsortze prozesu horren emaitza da lan berria.

Bada, otsailean, lau kontzertu egingo dituzte: 19an, Santurtziko, Serantes Aretoan; 20an, Mungiako, Olalde Aretoan; 26an, Andoaingo, Bastero Kultur Gunean, eta 27an, Durangoko 40Minutu Rock jaialdian.

Martxoan, berriz, hiru emanaldi egingo dituzte: 4an, Gasteizko Principal Antzokian; 5ean, Biarritzeko Atabal aretoan, eta 12an, Azpeitiko San Agustin Kulturgunean.
Apirilean, halaber, beste hiru eszenatokitan izango dira: 9an, Iruñeko Zentral aretoan, 15ean, Tolosako Leidor Antzokian; eta, amaitzeko, 16an, Arrasateko Amaia Antzokian.

Horrekin batera, banda bizkaitarrak Phoenicoperus kantuaren bideoklip berria plazaratu du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button