LITERATURA

“Kearen Fiordoa”, Iñaki Petxarromanen azken lana

Kearen fiordoa (Elkar) da Iñaki Petxarromanen lehen eleberria, eta bertan Islandian euskal baleazaleek utzitako lekukotzak jorratu ditu.
1615 urteko irailean, Islandiako mendebaldeko fiordoetan zeuden hiru euskal baleontzi hondoratu ditu ekaitz gogor batek. Marinelak ezin izango dira Euskal Herrira etorri eta lur izoztu eta mortuetan gelditu beharko dira.

Hiru itsasontziak, Donostiatik Islandiara joan ziren, baleak arrantzatzeko asmoz, baina Danimarkako erregeak moztu egin nahi du kanpoko baleazaleen jarduna, bere erresumaren monopolioa zaintze aldera, eta guztiz debekatu du edozein arrantza mota uhartean. Bizkaitarren gaineko heriotza zigorra ere ezarri du erregeak.
Egileak, XVII. mendeko baleazaleen testigantza fidela emateaz gain, garai hartan hil zituzten hogeita hamabi baleazalean patua deskribatu du, fikzioa sortuz baina hein berean kronika historikoa gaurkotuz.

Iñaki Petxarroman (Lasarte-Oria, 1973), Berria egunkariko zuzendariordea da. berak dira Nafarroa, Iragana eta geroa (Txalaparta, 2000); Katearen begiak (Txalaparta, 2003); Begirada bat Kubari (Elkar, 2007); Lurra, zorua bailitzan (Txalaparta, 2011) eta Su haietatik ke hauek (Txalaparta, 2013). 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button