ARTEA

Katsumi Komagata idazle japoniarraren haur-liburu berritzaileak Amorebieta-Etxanon

Katsumi Komagata idazlearen inguruko jarduera-multzo bati emango dio hasiera Amorebieta-Etxanoko liburutegiak. Egile japoniarrak alaba jaio ondoren ekin zion umeentzako liburuak idazteari. Ipuinak eta mezuak hobeto transmititzearren, haurrentzako liburu berritzaileak asmatu zituen, hitz solteak, irudiak, ehundurak, formak… era berritzaile eta iradokitzailean erabilita.

Zornotzarrak liburuak irakurtzera ez ezik, literaturaren munduarekin lotuta dauden kultura-ekintzez gozatzera ere liburutegira hurbil daitezen jarri du abian Udal Liburutegiak ekimen hau, ANTI- liburu dendaren kolaborazioarekin, Zentroaren talde praktika parte hartzailea bultzatzea helburu duela. Bilbon dagoen eta 2005az geroztik kultura garaikidearen sorkuntzan eta zabalkundean diharduen liburu denda da ANTI.

Otsailaren 15ean eman zien hasiera jarduerei martxoaren 30era bitartean liburutegian izango den Bat, Bi, Hiru, Komagata. Begi txikiendako egundoko liburuak izeneko erakusketak.

Katsumi Komagata diseinu grafikoaren munduan 25 urte baino gehiago daramatza eta bere herriko sortzailerik garrantzitsuenetako bat dugu Katsumi Komagata. Haurtxo eta umeentzat garatu dituen ikusmen-estimulaziorako hainbat liburu argitaratu ditu 1990az geroztik, eta edade guztietakoentzat gertatu dira Komagataren lanak erakargarri, beren ikuste-poetika medio; hitzak baino harago doazen istorioak kontatzen dituzte koloreak, argiak, itzalak, forma zabalgarriak eta egiturak erabilita. Itsuentzako ukipen-liburuak ere sortu ditu.

VK Comunicacionek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button