LITERATURA

Katixa Agirre bere azken lanaz mintzatuko da gaur, Gasteizen

Gaur berton, Gasteizeko Elkar aretoan, Katixa Agirre idazleak Amek ez dute  lana aurkeztuko du, eta horren gainean solastatuko du Garbiñe Ortegarekin.

Elkar argitaletxeak berak honako datuak eman ditu garai hauetan gehien irakurtzen ari den obra honi buruz: Bi emakume, bi ama gazte: batek (Jade/Alice) bere ume bikiak hil ditu, bere eskuz baineran itota. Bestea, nobelaren narratzailea, bere haurraz erditzerakoan, bat-batean ohartu da ezagutzen duela ama hiltzaile hori, aspaldian haren berri izan ez badu ere; Jade/Alicerekin eta haren ekintzarekin obsesionatuta, gehiago jakitea erabakiko du, hartaz ikertzea eta horri guztiari buruzko eleberri bat idaztea.
Sorkuntza esaten diogu artista baten lanaren emaitzari; sorkuntza da halaber haur bat mundura ekartzean ama batek egiten duena. Bi sortze mota, bata bestearekin zerikusirik gabea, kontraesankorrak ere bai agian?”

Sormenaren bi alderdi horiek eta bien arteko harremanak arakatu ditu Katixa Agirrek bere bigarren nobela honetan, irrikaz irensten den fikzioa eraikiz eta aldi berean gogoan luzaroan geratzen diren hausnarketekin aberastuz.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button