MUSIKA

Sorotan Babies taldeak “Eskema” plazaratu du

Sorotan Babies talde lapurtarrak Eskema izenburuko lan berria plazaratu du, zazpi urtez isilik egon ostean. Taldeak post-hardcore estiloa jorratzen du, Lisabö, Borrokan, Fugazi, June of 44 edo Shellac taldeen erara.

Sarako taldeak jakinarazi duenez, 2010ean seikoteak 4 dimentsio izenburuko lan plazaratu zuen, baina 2025ean, taldekide batek proiektua utzi zuen, eta  zazpi urteko tarte luzea igaro ostean, Liam Barrenetche, Xan Urbistondo, Xabi Biscay, Iñaki Iriarte eta Iñigo Irazokik Eskema plazaratu dute autoekoizpenaren bidetik.

Inaxio Esnaola Aranzadi kazetariak honakoa idatzi du diskoaren harira Berria egunkarian: “(…) lapurtarren uzta oparia da. Atmosfera, pasarte, haustura, garrasi eta bestelakoen artetik loratzen dira sei kantuak. Erori aurreratu zuten, errazena lehen entzunaldian. Amu aparta, batez ere, gitarren riff melodiko eta sinkopatuari esker. Errazkeriarik ez da, ordea. Itzaletik doaz gehienak, Igo nintzen eta Eskema kasurako, erritmoak apurtuz eta ñabardurekin apainduz.  Xabi Bizkairen ahots depresiboak erregistro hainbat ditu, oihutik hitz egiteraino. Lokartzen ahal zaitu, lasai eta emeki”.

Informazio gehiago: sorotanbabies.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button