MUSIKA

“Katapulta Tour Gipuzkoak” kontzertuak eskainiko ditu Azpeitian

Azaroaren 8an, 19:00etan, Azpeitiko Sanagustinen, Katapulta Tour Gipuzkoa 2019 zirkuituko hurrengo bi kontzertuak eskainiko dira: Raitx eta Flavio Bánterla.

2017an Rakelek (Raitx) bere ibilbidea hasi zuen “gitarrarekin eta une anarkiko pertsonaletan inprobisaturiko olerkiz beteriko koaderno batekin. Donostian zenbait kontzertu egin ditu, batez ere Musikagela proiektuaren laguntzaz. Raitx-ek orain arte egun bateko abestiak ondu ditu, in situ eginak, une berean eta atzerapen gehiagorik gabe. Orain, Raitx-ek “talentu hau landu nahi du eta musika-eskaintza zintzo bihurtu, letra ahaltsu eta konpasa galdutako erritmoekin, soinu sintetiko eta berezkoekin, kantautore-musikak guk orain arte entzun gabeko forma har dezan”. Raitxekin batera Esti Beraza (sintetizadorea eta ahotsa) eta Xalba Ramirez (bateria eta perkusio elektronikoa) aritzen dira.

Flavio Bánterla Gipuzkoan bizi den musikari italiarra da. Bere bakarkako Mystic Pop (Warner / BMG 2018)lehen diskoak pop-musika elementu elektronikoekin fusionatzen ditu. Adituen arabera, “itzulinguru gehiegirik ez duten abesti politeen maiteleei gustatuko zaie eta baita ere, soinu erraz eta magikoen jarratzaileei”.

Zirkuituaren gaineko datu guztiak hemen dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu